Gizartea -

KORONABIRUSA

445 positibo berri izan ditu EAEk azken orduetan, eta 158 Nafarroak

Azken orduetan baieztatutako kasu berrietako 194 Bizkaian atzeman dituzte, 146 Gipuzkoan eta 89 Araban. Nafarroan 91 urteko gizon bat hil da covid-19ak jota.

Bi lagun kalean, ibiltzen. Argazkia: EFE
Bi lagun kalean, ibiltzen
445 kasu berri atzeman dira EAEn azken 24 orduetan; egin diren PCR proben % 6,2

1:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiak eragindako kutsatze berriak 445era igo dira Euskadin astearte honetan; beraz, aurreko egunean baino 36 kasu gehiago daude, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera. Astelehen honetan 7.163 PCR proba egin zituzten; aurreko egunean, aldiz, 5.928.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, positiboek behera egin dute Bizkaian, 194 kasu baieztatu baitituzte bertan (atzo 225 kasu zenbatu zituzten). Gipuzkoan, berriz, 14 kasu gehiago atzeman dituzte gaur,; guztira, 146 (atzo 132). Araban ere gora egin du positibo kopuruak, azken orduetan 89 kutsatu zenbatu ondoren (atzo 41). Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 16 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 46 pertsona ospitaleratu zituzten covid-19aren ondorioz, eta  egun 33 pertsona daude zaintza intentsiboetako unitateetan. Gainera, 249 lagunek ospitalean jarraitzen dute, aurreko egunean baino 11 gutxiagok.

1,04 da gaurko R0 indizea (atzo 1,08 zen).

Gipuzkoak 146 kutsatze berri izan ditu, igandean baino 14 gehiago. Horietariko 61 Donostian izan dira eta 21 Irunen. Arabak ere hainbat kasu berri izan ditu, hain zuzen ere, 89, aurreko eguneko bikoitza; horietatik, 76 Gasteizi dagozkio.

33 pertsona daude zainketa intentsiboko unitateetan ingresatuta

Covid-19a pairatzen duten 46 gaixo ospitaleratu dituzte Euskadin azken orduetan, aurreko eguneko kopuruaren bikoitza (22). Bestalde, 249 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute, aurreko egunean (260) baino gutxiago, eta 33 pertsona daude zainketa intentsiboko unitateetan.

Ospitaleratuen datu orokorra, beraz, 282koa da, azken zenbaketan baino 13 gutxiago.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, astelehen honetan, 122 PCR proba egin dituzte Gasteizko ertzain etxean. Egunotan egin diren 279 probetako 205 emaitzetatik, kasu positibo bakarra izan dute.

Koronabirusak Euskadin eragindako egoera epidemiologikoari buruzko bilakaera esteka honetan dago eskuragarri. Azken orduetan herriz herri atzemandako positibo berriak ageri dira bertan, pandemia hasi zenetik zenbatutako kasu guztiak eta kasuak adin-taldeen arabera sailkatuta.

158 kasu positibo Nafarroan

1.415 PCR proba egin ostean, 158 kasu berri atzeman dituzten azken orduetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak jakinarazi duenez. Gainera, 91 urteko gizon bat hil da covid-19ak jota.

Azken heriotza horrekin, guztira 535 dira pandemia hasi zenetik Nafarroan hil diren pertsonak.

Gainera, 4 ospitaleratze izan ziren atzo aipatu birusarekin lotuta, baina horietako bat ere ez zuten zainketa intentsiboetako unitatera eraman.

Gaur-gaurkoz Iruñea eta Iruñerria dira positibo gehien dituzten tokiak, kasuen % 44, hain zuzen. Tuteran, berriz, kasuen laurdena atzeman dute, eta Lizarra aldean gora egin dute kasuek (% 15).

Adin-tarteei dagokienez, 15 eta 29 urte bitartekoen artean eman dira kasu gehienak (% 28). 30 eta 44 urte bitartekoen artean kasuen % 24 zenbatu dituzte, baita 45 eta 59 urteko adin-tartean ere.

Horrek esan nahi du batezbestekoa 37,3 urtekoa dela. Bestalde, kutsatuen % 54 gizonezkoak dira eta % 46 emakumezkoak.

Guztira, covid-19ak jotako 84 pertsona daude Nafarroako ospitaletan ingresatuta. Horietatik, 9 ZIUn daude, eta beste 9 etxean artatzen dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur