Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Ermua gune gorritik irten da, baina Aretxabaleta bertan sartu da

Gipuzkoan, Lasarte-Oria, Mutriku eta Pasaia aipatu behar dira, eremu laranjatik horira igaro baitira.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan, Azpeitiak, Beasainek, Arrasatek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute. Gainera, Aretxabaletak bat egin du horiekin azken orduetan, datuek okerrera egin baitute.

Eremu laranjan, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Eibar, Oñati, Donostia, Zarautz eta Zumarraga daude.

Andoain, Deba, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.

Bizkaian, Arrigorriagak gune gorrian jarraitzen du; Ermua, aldiz, bertatik atera da.

Ermuaz gain, bigarren mailan daude Zornotza, Barakaldo, Bilbo, Elorrio eta Muskiz.

Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.

Gainera, Gueñes eremu berdera igaro da.

Arabako datuei dagokienez, Agurainek, Amurriok eta Laudiok gune horian jarraitzen dute. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea