Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEko 20 udalerri itxita daude dagoeneko

8 Gipuzkoan, 9 Bizkaian eta 3 Araban. Udalerri horietan ezingo dira tabernak eta jatetxeak ireki.

Andoain
Andoain
EAEko 20 herri daude gune gorrian eta bihartik aurrera itxita egongo dira

2:13

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 20 udalerri itxi dituzte, 8 Gipuzkoan, 9 Bizkaian eta 3 Araban, COVID-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.

Osasun Sailak ostegunean jakitera eman zuenez, gaur egun 100.000 biztanleko 500 kasuko edo gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerriak honakoak dira: Agurain, Zornotza, Andoain, Beasain, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Villabona eta Zumaia.

Bestalde, Osasun Sailak Asparrena, Aizarnazabal, Berastegi, Ibarra, Mundaka, Donemiliaga, Sondika, Zamudio eta Zegama ere itxi egin ditu. 5.000 biztanletik beherako udalerriak dira, baina egoera epidemiologikoak udalerria ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.

Herri horietan, herritarrak ezingo dira ondoko herrira joan, ezingo dute tabernarik eta jatetxerik ireki eta ez da eskola-kiroleko entrenamendurik egongo. Jarduera hori gainerako udalerrietan berreskuratu da, Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurrien artean jaso dutenez.

Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Une honetan, 20 herri daude zerrenda horretan, eta horietako 11k 5.000 biztanletik gora dituzte.

Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta ondorengo ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Azkoitia Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa