Gizartea -

KORONABIRUSA

Donostian ostalaritza itxi eta taldekako kirola debekatuko dute ostiral honetan

Ordizian, Barakaldon, Basaurin, Portugaleten, Erandion, Leioan edo Ermuan ere tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira eta ezin izango da taldeka kirola egin.

Donostian tabernak dira bihartik aurrera. Artxiboko argazkia: EFE
Donostian tabernak itxiko dira bihartik aurrera.
Hauek dira ostegun honetan eremu gorrian sartu diren euskal udalerriak

1:28

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 79 udalerrik ezin izan dituzte tabernak eta jatetxeak ireki ostiral honetan covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan ere, ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira: Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga; Bizkaian, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Lekeitio, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza; Araban, Gasteiz eta Agurain.

Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa bizi duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude: Gipuzkoan Zestoa; Bizkaian Arrieta, Atxondo, Bakio, Berriz, Elantxobe, Forua, Galdames, Gamiz-Fika, Arteaga, Gizaburuaga, Gordexola, Iurreta, Karrantza, Kortezubi, Laukiz, Loiu, Jatabe, Muxika, Mendaro, Muxika, Sopuerta, Urduliz, Zamudio, Zaratamo eta Ziortza-Bolibar; Araban, Asparrena, Berantevilla, Erriberabeitia, Iruña Oka, Bastida, Oion, Guardia,  Legutio, Donemiliaga, Urkabustaiz, Villabuena eta Zuia. Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.

Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Azkoitia Eibar Azpeitia Arrasate Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian?