Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEko 13 udalerrik eskola- eta talde-kirolik gabe jarraitzen dute

Bergarak eta Gorlizek ostiralean lortu zuten eremu kritikoenetik irtetea, eta gaur Bermeoren txanda izan da. Herri horietan eskola-kirola itzuliko da, eta joko eta apustuetarako lokalak irekiko dira.

EAEko 13 udalerrik eskola eta talde-kirolik gabe jarraitzen dute. Irudia: pixabay
EAEko 13 udalerrik eskola eta talde-kirolik gabe jarraitzen dute
Hauek dira gune gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako udalerriak

1:22

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datuek hobekuntza txiki bat erakusten dute, eta zerrenda berriaren arabera, 13 herrik jarraituko dute eskola-kirolik gabe. Udalerri horietan joko eta apustu-lokalak ere itxita egongo dira bihartik aurrera. Bergarak eta Gorlizek ostiralean lortu zuten eremu kritikoenetik irtetea eta gaur, berriz, Bermeok egin du.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eremu gorrian dauden udalerrietako taberna eta jatetxeei ateak irekitzeko baimena eman arren, gainerako neurriek, hala nola joko eta apustuetarako establezimenduei eta kirolari dagozkienak, bere horretan jarraituko dute, eta orain arte bezala, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 500 kasutik gora duten udalerriak hartuko dira kontuan.

Osasun Sailak astelehen honetan neurri gogorrenen eraginpean dauden udalerrien zerrenda eguneratu du. Ostegunean 30 zeuden bertan, eta gaur, berriz, 20.

Hauek dira gune gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

Araban ez dago udalerririk zerrendan.

Bizkaian 6 dira: Berango, Derio, Getxo, Gueñes, Santurtzi eta Sopela.

Gipuzkoan 2 dira: Elgoibar eta Oñati.

Bestalde, egoera epidemiologikoak bultzatuta neurriak aplikatzeko beharra duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengoak daude: Barrika, Loiu, Mendaro, Urduliz, Gaubea.

Eusko Jaurlaritzak astelehenetan eta ostegunetan argitaratzen ditu osasun-egoerarik larriena duten udalerrien zerrenda. Arestian esan bezala, hiri eta herri horietan, taldean eta eskoletan kirola egitea galarazita egongo da, eta apustu-etxeak itxita izango dira.

Urtarrilaren 25az geroztik, udalerri guztiak perimetralki itxita daude eta funtsezko eginkizunetarako soilik baimentzen dira joan-etorriak, hala nola ikasteko, lanerako edo pertsonak zaintzeko. Dena dela, astelehenaz geroztik udalerri mugakideetara joateko aukera dago, jarduera sozioekonomikoetarako edo aire librean kirola egiteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Errenteria bideoak Azkoitia Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian?