Gizartea -

Uholdeak, Euskadin

3.500 txosten jaso dituzte EAEko administrazioek, uholdeen ondorioz

Aseguruen Konpentsazio Patzuergoan jasotako 3.500 txostenez gain, beste 22 laguntza eskaera jaso dituzte.

Azaroko uholdeek kalte handiak eragin zituzten Bizkaian, eta batez ere, Gipuzkoan. Argazkia: EiTB.
Azaroko uholdeek kalte handiak eragin zituzten Bizkaian, eta batez ere, Gipuzkoan.
Aresen arabera, larrialdi zerbitzuek lan ona egin zuten azken uholdeetan

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko administrazioek 3.500 izapide egin dituzte Aseguruen Konpentsazio Patzuergoan, azaroaren 3 eta 7 artean Bizkaian, eta batez ere, Gipuzkoan eman ziren uholdeen kalteei aurre egiteko, Rodolfo Ares Herrizaingo Saileko sailburuak Gasteizen uholdeetako gai aztertzen duen batzordeari jakinarazi dionez.

Aseguruen Konpentsazio Patzuergoan jasotako 3.500 txostenez gain, kalteak ordaintzeko asegurua ez duten beste 22 pertsonen laguntza eskaera jaso dute.

Aresek gogoratu duenez, kaltetutako udaletako alkateekin bildu da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskaini die; izan ere, Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako foru Aldundiarekin lanean ari da kalteak zehazteko eta larrialdi eta hondamen egoeratan Errege Dekretuan ezarriak dauden aseguruen eta laguntzen izapidea egiteko.

Joan den astean Legebiltzarrak ekimen bat onartu zuen administrazioek hondamen egoeretarako Errege Dekretuko laguntzak osatzeko. Aresen hitzetan, aukera hori kaltetuek aseguruetako edo Errege Dekretuko kalte-ordaina jaso ostean aztertuko dute.

Bere agerraldian, Aresek "Eusko Jaurlaritzako larrialdietarako zerbitzuek eta profesional guztiek lehen unetik egindako lana" defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea