Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Arrasate eremu gorrian sartu da eta Gasteiz oso gertu dago

Hala, hamar dira gorrian dauden herriak, eta lurraldeetako intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Okerrera egiten jarraitzen du egoerak, eta beste udalerri bat (Arrasate) sartu da eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, hamar dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Ermua, Elorrio eta Ondarroa, Bizkaian; eta Arrasate, Beasain, Lazkao, Ordizia, Zumarraga, Legazpi eta Urretxu, Gipuzkoan.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Gasteizek laranjan jarraitzen du, gorrian sartzear (392 puntu) eta Agurain, Amurrio eta Laudio horiz margotuta ageri dira. Ez dago udalerririk eremu berdean. Lurralde historikoa ere gorritik gertu dago, laranjan, baina 371,58 puntuko intzidentzia-tasarekin.

Bizkaian, Ermuak, Elorriok eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Abadiño, Bilbo, Berango eta Markina. 

Horian hauek daude: Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Eremu berdean ez dago udalerririk, Bermeok okerrera egin baitu.

Bizkaia osoa aintzat hartuta, berriz, intzidentzia-tasa 268,75ekoa da.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Arrasate sartu da, eta bertan jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk, Legazpik eta Zumarragak.

Eremu laranjan, berriz, Bergara, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Usurbil.

Hauek ditugu gune horian: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, DebaDonostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Orio, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Eremu berdean, azkenik, Aretxabaletak hartu du Orioren lekua. Gipuzkoan, intzidentzia metatua 286,21ekoa da.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera