Gizartea -

HILKETA

Gizon batek emakume bat hil du Leonen

Mansilla de las Mulas herrian gertatu da. Guardia Zibilak hilketagatik atxilotu du gizona, eta ustezko indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari da.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko emakume bat hil du goizaldean ustez bere bikotekideak Mansilla de las Mulasen (Leon). Guardia Zibilak hilketagatik atxilotu du gizona, eta ustezko indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari da.

Atxilotua epailearen aurrera noiz eramango zain dago, Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leonen duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Bestalde, Espainiako Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez, hilketaren izaera matxista ikertzen ari da; baieztatuz gero, genero indarkeriak eragindako zazpigarren hilketa izango litzateke 2021ean, eta 1.085garrena 2003tik.

Euskal Herrian, joan den ostegunean gizonezko batek bikotekidea hil zuen Biarritzen, urtea hasi denetik, hirugarrena. Aintzane Pujana urtarrilaren 1ean hil zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa) eta otsailaren 12an gizonezko batek emakume bat hil zuen Sestaon (Bizkaia).

Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak biktimaren familiari babesa eman dio twitter sare sozialean. "Esfortzua ez da nahikoa garaiz iristen ez garen bitartean. Ez dugu atsedenik hartzen genero indarkeria desagerrarazteko. #NiUnaMenos ", idatzi du.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur