Gizartea -

KORONABIRUSA

Pfizer eta Moderna jarri ondoren izandako tronboak behatzen ari da Europako Agentzia

Sendagaien Europako Agentziak baztertu egin du bi txerto horien inguruko ikerketa abiatzea. Guztira, bi txerto horien 65 milioi dosi jarri eta 13 odolbildu hauteman dituzte.

Pfizer txertoaren dosi bat. Argazkia: EFE
Pfizer txertoaren dosi bat
Pfizer txertoaren dosi bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) Pfizer eta Moderna txertoen inguruko ikerketa abiatzea baztertu du, 65 milioi dosi baino gehiago jarri eta 13 tronbo kasu atzeman ostean. Oraingoz, ez du ikerketa zehatzik irekiko, baina gertutik jarraituko du gaia.

Agentziako iturri batek jakitera eman duenez, odolbildu kasu batzuen berri izan badute ere, plaketa gutxirekin, "zenbaki horiek oso baxuak dira eta ez dute kezkarik sortzen".

Europako Agentzia "gertutik ari da monitorizatzen" Pfizer-BioNTechekin eta Modernarekin txertatu ondoren jakinarazitako odolbildu kasuak, baina ez du uste une honetan alarma pizteko arrazoirik dagoenik.

Pfizer-BioNTech txertoari lotuta, guztira 60 milioi dosi jarri dituzte Europar Batasuna, Norvegia, Islandia eta Liechtenstein barne hartzen dituen Europako Ekonomia Eremuan. Horien guztien artetik 13 tronbozitopenia kasu hauteman dira.

Modernaren kasuan, bost milioi dosi jarri ondoren bi tronbozitopenia kasu erregistratu dira.

AstraZenecari dagokionez, 17 milioitik 142 odolbildu kasu zenbatu dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Zientzia Osasun albisteak gaur Sendagaiak Txertoak azken ordukoa Koronabirus-agerraldiak