Gizartea -

KORONABIRUSA

407 kasu berri EAEn, positibitate tasak % 4,6an jarraitzen duen bitartean

Ospitaleetako presioak gora egin du: 61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, aurreko egunean baino 19 gehiago.

Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa ematen. Argazkia: EFE.
Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa ematen
Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa ematen. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk 407 kasu berri atzeman ditu ostiralean, aurreko egunean baino 14 gehiago, baina positibitate tasak bere horretan jarraitzen du; azken 24 orduetan ez da igo % 4,6tik. Ospitaleko presioak, berriz, gora egin du: 61 pertsona ospitaleratu zituzten ostiralean, eta covid-19a duten 145 pertsona daude ZIUetan.

Osasun Sailak larunbat honetan jakitera eman dituen datuen arabera, 8.929 test diagnostiko egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean: 221 positibo detektatu dituzte Bizkaian, 144 Gipuzkoan, 37 Araban eta bost EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Positibotasun tasa bere horretan gelditu da: % 4,6koa da. Duela astebeteko datuekin alderatuta, baina, egoerak nabarmen egin du hobera, % 1,2an murriztu baita.

Ospitaleen egoerak, ostera, ez du hobera egin. Asteon egoera arintzen joan den arren, datuok ez dira asko aldatu azken orduotan. Covid-19aren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, aurreko egunean baino 19 gehiago. Gainera, 154 gaixo larri daude EAEko ZIUetan, ostiralean baino bost gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak