Publizitatea
Itxi

2021/05/17

09:04

Gizartea

Etxebizitza krisia

Kaleratzeak Stop elkarteak “konponbideak” nahi ditu prekarietatean bizi direnentzat

EITB MEDIA

Plataformak Gipuzkoako Batzar Nagusietara jo du alokairua ordaindu ezin duten familientzako alternatiben eske.

  • Kaleratzeak Stop Elkartearen kartelak. Argazkia: Gipuzkoa Gaur

    Kaleratzeak Stop Elkartearen kartelak. Argazkia: Gipuzkoa Gaur

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizitza-egoera ahula eta etxebizitzen “gehiegizko” prezioen ondorioz alokairua ordaindu ezin duten familientzakoirtenbideak” eskatu ditu Kaleratzeak Stop elkarteak Gipuzkoako Batzar Nagusietan. EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdietako prokuradoreak eta Lasarte-Oriako babes ofizialeko etxebizitzetako bizilagunak izan dira bileran.

Kaleratzeak Stop elkarteak batzarra aprobetxatu du Etxebizitzako Lurralde ordezkariarekin "premiazko bilera" bat egitea eskatzeko; izan ere, elkarteak azaldu duenez, plataformak bilera hori egiteko eskaera egin zion Lurralde ordezkariari idatziz martxoaren 18an, eta oraindik ez du erantzunik jaso.

Bestalde, etxebizitza horiek alokatzen dituen enpresarekin bitartekari lanak egiteko eskatu die Kaleratzeak Stop elkarteak Gipuzkoako Batzar Nagusiei, alokairuak ordaindu ez izanak etxegabetzeko eskaririk ekar ez dezan, alokairua % 50 eta % 100 artean garestitzea aurreikusten baita.

Batzar Nagusiek 2015ean hartutako erabakia aipatu du elkarteak eskaria egiteko. Orduan, banku eta inbertsio-funtsen presioaren aurrean, Gipuzkoa “etxegabetzerik gabeko lurralde” deklaratu zuten, familia zaurgarrienak babesteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;