Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Bizkaia eta Gipuzkoa eremu laranjatik atera eta horian sartu dira

Bestalde, Aretxabaleta, Zumaia eta Zumarraga gorritik atera eta laranjara igaro dira, egoerak hobera egin eta gero.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Bizkaia eta Gipuzkoa eremu horira igaro dira azken orduetan, EAEko beste hainbat udalerrirekin batera, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Hortaz, EAEko hiru lurraldeak eremu horian daude. Gainera, Aretxabaleta, Zumaia eta Zumarraga gorritik atera dira.

Arabak (151 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, baita Amurriok, Agurainek, Gasteizek eta Laudiok ere.

Bizkaiak atzean utzi du eremu laranja eta horira igaro da (100.000 biztanleko 295 kasu), baina udalerri hauetan gorri dago oraindik semaforoa: Abanto, Galdakao, Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Laranjaz, bestalde, udalerri hauek ageri dira: Basauri, Bilbo, Etxebarri, Getxo, Leioa, Mungia, Sopela eta Santurtzi. 

Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Zornotza eta Santurtzi. Egoerak hobera egin du azken orduetan Barakaldon, eta hemen ere hori jarri da semaforoa.

Lekeitio-k berde jarraitzen du.

Gipuzkoan ere egoerak hobera egin du eta horiz margotuta ageri da lurraldea (293 kasu 100.000 biztanleko). Hiru udalerrik jarraitzen dute eremu gorrian: Azkoitiak, Oñatik eta Tolosak.

Astigarraga, Errenteria, Hernani, Donostia, Lasarte-Oria, Ordizia, Usurbil eta Zarautz laranja ageri dira, eta Aretxabaleta, Zumaia eta Zumarraga gehitu zaizkie azken orduetan.

Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Lazkao, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu eta Villabona, berriz, hori daude, eta Irun, Legazpi eta Lezo ere zerrendara batu dira.

Mutrikuk berde jarraitzen du.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera