Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Donostia eremu laranjatik irten da eta Azpeitia, ostera, sartu

Aldaketa handirik egon ez den arren, egoerak hobera egin du Zumaian eta Usurbilen, eremu horira igarota.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Donostiak eremu laranja atzean utzi eta udalerri horia da gaurtik, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste bi udalerrik, Zumaiak eta Usurbilek, lortu dute laranjarik horira igarotzera. Azpeitian, ostera, datuek txarrera egin dute eta eremu laranjan daude orain.

Arabak (124 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, baita Amurriok, Agurainek, Gasteizek eta Laudiok ere.

Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 277 kasu), baina sei udalerrik gorri jarraitzen dute: Galdakao, Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Laranjaz, bestalde, udalerri hauek ageri dira: Abanto, Bilbo, Etxebarri, Leioa.

Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Zornotza eta Santurtzi.

Lekeitio-k berde jarraitzen du.

Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (262 kasu 100.000 biztanleko). Bi udalerrik jarraitzen dute eremu gorrian: Azkoitiak eta Tolosak.

Aretxabaleta, Hernani, Legazpi, Ordiziaeta Oñati laranjaz margotuta ageri dira, eta Azpeitia gehitu da zerrendara, datuek txarrera eginda.

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hondarribia, Irun, Lazkao, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zarautz berriz, hori daude, eta Donostia, Zumaia eta Usurbil gehitu zaizkie azken orduetan zerrendara, datuak hobetuta.

Mutrikuk berde jarraitzen du.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera