Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Bilbo eremu laranjatik irten da eta Galdakao, berriz, gorritik

Gainera, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi herri laranja izatetik horira igaro dira. Agurainen, aldiz, egoerak okerrera egin du eta semaforoa laranja kolorekoa da gaurtik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Bilbok eremu laranjatik irtetzea lortu du eta horira igaro da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Galdakaok atzean utzi du gune gorria, eta Elorrio, Lazkao eta Orio berdez margotu dira.

Arabak (120 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, baita Amurriok, Gasteizek eta Laudiok ere. Agurainen, berriz, egoerak okerrera egin du eta laranja jarri da semaforoa.

Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 259 kasu), eta bost udalerrik gorri jarraitzen dute: Muskiz, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Laranjaz, bestalde, Galdakao eta Ortuella ageri dira.

Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Derio, Durango,  Erandio, Ermua, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Zornotza eta Santurtzi. Abanto, Bilbo, Etxebarri eta Leioa ere horiak dira gaurtik aurrera.

Lekeitio-k berde jarraitzen du eta Elorrio gehitu zaio.

Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (222 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitiak eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetzea lortu.

Azpeitia, Legazpi, Ordizia eta Zarautz laranjaz margotuta ageri dira.

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude, eta Aretxabaleta, Hernani eta Oñati gehitu zaizkie azken orduetan zerrendara, datuak hobetuta.

Mutrikuk berde jarraitzen du, eta Lazkaon eta Orion ere kolore horretan jarri da semaforoa.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera