Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Sestaok eremu gorritik irtetea lortu du hainbat asteren ostean

Gainera, Ortuella, Bizkaian, eta Ordizia, Gipuzkoan, laranjatik horira igaroko dira. Hala ere, Santurtzin egoerak okerrera egin du eta semaforoa laranja jarri da berriro.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Sestaok eremu gorritik irtetzea lortu du, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Ortuellan eta Ordizian egoerak hobera egin eta eremu horira igaro dira hiru udalerriak. Santurtzik, ordea, ez dio horiari eutsi, eta laranja jarri da.

Arabak (116 kasu 100.000 biztanleko) eremu horiari eutsi dio, baita Amurriok, Gasteizek eta Laudiok ere. Agurainek laranja jarraitzen du, baina gorritik oso gertu dago.

Bizkaian ere hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 249 kasu), eta lau udalerrik gorri jarraitzen dute: Muskiz, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Laranjaz, bestalde, Galdakao, Sestao eta Santurtzi ageri dira.

Hori dauden udalerriak ondorengoak dira: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango,  Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. Ortuella ere hori da gaurtik aurrera.

Lekeitio-k eta Elorriok berde jarraitzen dute.

Gipuzkoak eremu horiari eutsi dio (212 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitiak eta Tolosak ez dute eremu gorritik irtetea lortu.

Azpeitia eta Legazpi laranjaz margotuta ageri dira.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Oñati, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude, eta Ordizia gehitu zaie azken orduetan zerrendara, datuak hobetuta.

Mutrikuk, Lazkaok eta Oriok berde jarraitzen dute.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera