Gizartea -

KORONABIRUSA

18 pertsona hil dira EAEn azken astean covid-19agatik

Intzidentzia metatua 215 kasukoa da, baina R0 0,97ra igo da berriro. Ospitaleko egoerak arintzen jarraitzen du: 6 pertsona gutxiago daude ZIUetan eta 21 gutxiago ospitaleratuta.

Hainbat pertsona kalean, Bilbon. Argazkia: EITB Media.
Hainbat pertsona kalean, Bilbon
Hainbat pertsona kalean, Bilbon. Argazkia: EITB Media.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 pertsona hil dira azken astean Euskadin covid-19aren ondorioz, aurreko astean baino zazpi gutxiago, eta intzidentzia-tasa metatuak beheranzko joerari eusten dio, 100.000 biztanleko 215,12 kasu izan baitira 14 egunetan, aurreko egunean 219,67 kasu izan zirenean.

Hildakoen kopuru hori urtarrilaren erdialdetik izandako txikiena da, otsailaren hasieran hildako 99 pertsonetatik urrun.

Gainera, 379 positibo berri utzi ditu pandemiak (bezperan baino 103 gehiago): 29 Araban, 228 Bizkaian, 121 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean. 8.787 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik % 4,3k positibo eman zuten. Horrenbestez, positibotasun tasak gora egin du % 3,2tik % 4,3ra.

Atzokoan ia 5 kasu jaitsi zen intzidentzia-tasa metatua, eta orain 215,12koa da. Jaitsiera aurreko egunetan baino motelagoa izan da eta Araban tasa 116,5ean mantendu da. Bizkaian 6 puntu jaitsi da, 243,7 kasutan geratu da, eta Gipuzkoan ia 4 kasutan 208,2ra iritsi da.

Hiriburuei dagokienez, Gasteiz 100 kutsaduretatik jaistear dago, zehazki, 102,3an dago; Bilbon, 265,2ko intzidentzia metatua dago, eta Donostian, 206,1ekoa.

Hala ere, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen duen R0 indizea 0,95etik 0,97ra igo da. R0 apur bat hobetu da Araban, ehunen bat, eta 0,96an kokatu da, baina Bizkaian eta Gipuzkoan okerrera egin du (2) eta bi kasuetan 0,97ra iritsi da.

7 eguneko intzidentzia-tasa (egungo 14 egunetan izandako intzidentzia-tasa metatua duela astebetekoarekin alderatzen duena) ere 0,76tik 0,78ra igo da.

Kasuen trazabilitatea ere okertu egin da, eta % 47,8an kokatu da (% -1,3): beste kasu batzuetako kontaktuak izateagatik detektatutako positiboen ehunekoa; aldiz, covid-19aren sintomak izateagatik probak egin zituztenen % 52,2 positiboak izan ziren.

Kurba epidemiologikoaren hobekuntza asistentzia-presioaren arintzean islatzen da. 38 ospitaleratze berri izan ziren atzo eta 191 pertsona daude ospitalean, astelehenean baino 21 gutxiago. Gainera, zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 111 gaixo daude, aurreko egunean baino sei gutxiago.

Gainera, behera egin du covid-19aren intzidentziak ikasgeletan, eta asteazken honetan 44 ikasgela zituen itxita Euskadik (guztizkoaren 0,25); asteartean, berriz, 49 izan ziren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak