Gizartea -

KORONABIRUSA

Kultur ekitaldietako edukierak eta ordutegiak zabalduko ditu Nafarroak, bihartik

Gehienezko edukiera % 50etik % 60ra pasatuko da. Gehienez, 300 pertsona batu ahalko dira barrualdean, eta 600, kanpoaldean. Gainera, tabernek 23:00etan itxi beharko dituzte barrualdeak.

Areto bateko besaulkiak. Artxiboko argazkia: EFE
Areto bateko besaulkiak
Areto bateko besaulkiak. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia tarteko Nafarroako Gobernuak kultur ekitaldiei ezarritako neurriak apur bat "arinduko" ditu bihartik aurrera. Bertako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, gehienezko edukiera % 60koa izango da aurrerantzean (% 50ekoa zen orain arte), eta gehienez 600 pertsona batu ahalko dira barrualdean, eta 600, kanpoaldean. Gainera, tabernek 23:00etan itxi beharko dituzte barrualdeak.

Nafarroako Gobernuak atzo egin zuen bilera kultura sektoreko ordezkariekin, neurrien inguruan hitz egiteko.

Halaber, bihartik aurrera ostalaritzako taberna eta jatetxeek ordubete geroago itxi ahalko dituzte barrualdeak, 23:00etan. Aldaketa horrek peñei, aisialdi elkarteei, bingoei eta joko-aretoei ere eragingo die.

Behin etxeratzeko agindua bertan behera utzita, hil honen erdialdetik terrazak 01:00a arte egon ahalko dira zabalik, baina 24:00etatik aurrera ezin dute bezero berririk hartu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Euskal jatetxeak Erizainak azken ordukoa Sendagaiak albisteak Ostalaritza Euskadin Txertoak egutegia Nafarroako Ospitale Gunea COVIDaren agerraldiak gaur Anbulatorioak albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua