Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon batek bikotekideari eta horren alaba bati eraso die Gasteizen

Emakumeak lau seme-alabekin ihes egin behar izan du etxetik. Eratsotzailea atxilotu, eta epailearen esku utzi dute jada.

Agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek eta horren lau seme-alabek ihes egin behar izan dute Gasteizko euren etxetik, bikotekideak emakumeari eta horren alaba zaharrenari eraso egin ostean. Erasotzailea atxilotu egin dute jada.

Biktimak berak salatu zituen gertakariak igandean, lau seme-alabekin batera Gasteizko Udaltzaingoaren komisariara joanda salaketa egitera.

Emakumearen hitzetan, etxetik ihes egin behar izan zuen, seme-alabekin, egungo bikotekideak berari eta alaba zaharrenari eraso egin ostean, Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Erasotuek egindako adierazpenen eta ageriko zauri-marken aurrean, emakumearen bikotekidea atxilotu egin zuten, eta epailearen esku utzi dute jada.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Indarkeria matxista Araba EAE albisteak Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mundu matxista Feminismoa