Gizartea -

KORONABIRUSA

Kasu berriak 229ra jaitsi dira Euskadin, positibotasun-tasa % 5,3ra eta ZIUetan dauden pazienteak 68ra

Gainera, 22 pertsona ospitaleratu dituzte larunbatean gela arruntetan, aurreko egunean baino bederatzi gutxiago. Zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU), berriz, bezperan baino paziente bat gutxiago dago.

Jendea Gasteizko kaleetan. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea Gasteizko kaleetan. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea Gasteizko kaleetan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 229 koronabirus kasu berri atzeman dituzte larunbat honetan, hau da, aurreko egunean baino 80 gutxiago; beraz, positibotasun-tasa % 5,3ra jaitsi da, eta 68 dira EAEko ospitaleetako zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) koronabirusarekin gaixo jarraitzen duten pazienteak, bezperan baino bat gutxiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan zabaldu dituen datuen arabera, koronabirusa atzemateko 4.345 proba-diagnostiko egin dituzte larunbatean (ostiralean 5.369 proba egin zituzten), eta 229 kutsatu berri zenbatu dituzte; aurreko egunean, berriz, 309. Gauzak horrela, bezperan egindako probekin alderatuta, positibotasun-tasa % 5,8tik % 5,3ra jaitsi da.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, larunbat honetan 100 positibo berri atzeman dituzte Bizkaian (ostiralean baino 61 kasu gutxiago), beste 100 Gipuzkoan (aurreko egunean baino hiru gehiago), eta 27 kutsatu zenbatu dituzte Araban (aurreko egunean baino 14 gutxiago). Gainera, EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean bi positibo atzeman dira; aurreko egunean, berriz, 10.

EAEko ospitaleei dagokienez, 22 pertsona ospitaleratu dituzte larunbatean gela arruntetan, aurreko egunean baino bederatzi gutxiago. Gainera, zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 68 dira koronabirusarekin gaixo jarraitzen duten pazienteak, aurreko egunean baino bat gutxiago.

59 kasu atzeman dituzte Nafarroan

Bestalde, 59 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan, hau da, bezperan baino 3 gutxiago, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera. Aste osoko daturik onena da larunbat honetakoa, eta ekainaren 28tik erregistratutako bigarren daturik baxuena.

Hala ere, aipatzekoa da asteburuetan proba diagnostiko gutxiago egiten direla, eta horrek kutsatze berrien zenbatekoan eragiten duela. Bada, 783 test egin zituzten larunbatean (bezperan baino 536 gutxiago), % 7,5eko positibotasun tasa lortuz. Aurreko eguneko datuekin alderatuta (% 4,7), beraz, positibotasunak nabarmen egin du gora.

Erietxeetan, bi gaixo berri ospitaleratu dituzte azken orduetan, horietako bat ZIUn. Orotara, covid-19ak jotako 71 gaixo daude Nafarroako ospitaleetan, horietako 24 Zaintza Intentsiboen Unitateetan.

Udalerrika, Iruñean dago egoerarik larriena, ohi bezala, 11 kasurekin. Bestela, Azagran eta Tuteran 5na positibo berri atzeman dituzte. Atzetik, Mendabian zenbatutako lau kasuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak