Publizitatea
Itxi

2021/09/09

13:24

Gizartea

Feminismoa

"Nahikoa dela" oihukatuz abiatu da 2021eko Beldur Barik lehiaketa

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Kai Nakai artistak abestia sortu du Beldur Barik jarrera sustatzeko. Lanak irailaren 10etik azaroaren 5era aurkeztu ahalko dira.

  • Kai Nakai abeslaria eta Uxue Bereziartua ilustratzailea, aurkezpenean.

    Kai Nakai abeslaria eta Uxue Bereziartua ilustratzailea, aurkezpenean. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abian da Beldur Barik XII. edizioa. Aurtengo lehiaketari "Nahikoa dela" oihukatuz ekin nahi izan diote antolatzaileek (Emakunde, foru aldundiak eta EUDEL) eta Kai Nakai artista gasteiztarrak (izen bereko abesti bat sortu du Beldur Barik jarrera sustatzeko).

Reggaeton abeslariak programaren aurkezpenean, zuzenean, interpretatu du kanta. Aurtengo irudia, berriz, Uxue Bereziartua ilustratzaileak sortu du. Biek ala biek aurreko edizioetan saria jaso dute.

Iaz bezala, gehienez hiru minutuko iraupena dituzten ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango dira. Horrez gain, bideoetan hitz egiten bada gaztelerazko edo euskarazko azpitituluak jartzea derrigorrezkoa izango da. Bideoak irailaren 10etik azaroaren 5era aurkeztu ahalko dira.

Lehiaketa 12-26 urteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Neska-mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakutsi behar dute; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexista eta matxistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Kultura matxista eta indarkeria sexistaren formak eraldatzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa islatu behar dute lanek.

Bideoak bakarka edo taldeka aurkeztu ahalko dira hiru kategoriatan, eta zortzi sari egongo dira. Saritutako lanak azaroaren 26an ezagutaraziko dituzte Agurainen (Araba) egingo duten Beldur Barik Topaketan. Sariaz banatzeaz gain, tailerrak eta musika emanaldiak daude aurreikusita.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;