Itxi

2021/10/04

07:39

Gizartea

Hezkuntza

Unibertsitateko eskolak % 100 presentzialak izango dira EAEn

EITB Media

Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleak geletara itzuliko dira urriaren 4 honetan.

  • Ikasleak EHUko Gasteizko Kanpusean. Mikel Arrazolaren argazkia (Irekia)

    Ikasleak EHUko Gasteizko Kanpusean. Mikel Arrazolaren argazkia (Irekia)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pandemiaren bilakaera onari esker, eta herritarren gehiengoa txertatuta dagoen honetan, gaurtik (urriak 4) aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateek presentzialtasuna berreskuratuko dute: irakaskuntza aurrez aurrekoa izango da % 100ean, eta ikasleek ikaskideekin egon ahalko dute.

Hala, jendez beteko dira berriz ere Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko ikasgelak.

ETBk galdera eginda, ikasle gehienek pozik daudela erantzun dute, "etxetik ikasketak jarraitzea zailagoa delako" eta bihartik aurrera "lagunekin berriro elkartzeko aukera" izango dutelako.

Nafarroan, bai UPNA Unibertsitate Publikoak baita UN pribatuak ere modu erabat presentzialean hasi zuten ikasturtea irailean.

Euskal unibertsitate sarea osatzen duten pertsona guztiek covid-19aren kontrako araudia bete beharko dute, noski, "segurtasun osoz" lan egin ahal izateko.

Irailaren amaieran, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntz sailburuak presentzialtasuna aurreratuko zutela iragarri zuenean esan zuenez, "mundu mailako pandemia oraindik gainditu ez dela jakinik", Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak, hiru unibertsitateetako errektoreordeek eta Unibasq euskal unibertsitate-sistemaren kalitatearen agentziak osatutako lantaldeak 2020ko martxoan hasitako lanarekin jarraituko du, pandemiaren bilakaera eta horrek unibertsitatearen eremuan duen eragina koordinatuz eta monitorizatuz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;