Gizartea -

XVI. txapelketa

Otogoieneko Borda Berri erretegiaren 'Txingurri' pintxoa, Euskal Herriko onena

'Txingurri' Valverde futbol entrenatzaile eta futbolari ohiaren omenez egindako pintxoa da, eta Mitxel Suarez egileak Alavesen mendeurrena ospatzeko pentsatu zuen.

'Txingurri' pintxoa, 2021eko txapelduna. Argazkia: EFE
'Txingurri' pintxoa, 2021eko txapelduna. Argazkia: EFE
'Txingurri' pintxoa, 2021eko txapelduna. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otogoieneko (Araba) Borda Berri erretegia Euskal Herriko XVI. Pintxo Txapelketaren protagonista nagusia izan da, Mitxel Suarez jabeak irabazi baitu finala 'Txingurri' pintxoarekin, Gasteizko Europa jauregian.

Txingurri Valverde futbol entrenatzaile eta futbolari ohiaren omenez egindako pintxoa da, eta Mitxel Suarez egileak Alavesen mendeurrena ospatzeko pentsatu zuen.

Pintxoak erremolatxa oinarri bat du, Euskal Txerriarekin betetako patatarekin, yakiniku pixka bat, haragi zukua, kinchi pikantea emateko, lima, baba freskoak, boilur patata purea eta patata chilla.

Pintxoa "Otogoieneko produktuekin" egina dagoela azaldu du Suarezek. Egilearen hitzetan, sekretua "mokadu bakarrean 'punch' eta 'crunch' asko" eskaintzea da. Zeharo hunkituta, bere amari eskerrak eman dizkio: "goitik begira egongo da", baita familiari eta lankideei ere.

Mitxel Suárez, del asador Borda Berri de Hueto Arriba (Álava). Foto: EFE

Mitxel Suárez, del asador Borda Berri de Hueto Arriba (Álava). Foto: EFE

Gasteizko Kea tabernako Mikel Santosek eta Maria Laskibarrek bigarren saria bereganatu dute 'Panseta' pintxoarekin: hirugihar eta saiheski gisatuarekin betetako ogi bat, perretxiko merenge lehor batekin, boletus eta onddo gordinekin.

Bilboko La Pizarra hirugarren sailkatu da 'Nigiri txuleta piper erreekin' Javier Jimenezen eta Jackeline Karolen pintxoarekin. "Txuleta klasikoaren zaporea pintxo formatuan", islatu nahi zuten. Era berean, Herri Epaimahaiak saritu du pintxoa.

2021eko Pintxo Tabernarik Onenaren Saria Hondarribiko Gran Sol lokalak irabazi du, eta zeremoniako unerik hunkigarrienetarikoa izan da. "Lau belaunaldik" lan egin dute taberna horretan, eta "pintxoaren nazioarteko erreferente" bihurtu dute.

Bestalde, Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen Ohorezko Saria Donostiako Udalari eman diote, "Pintxoaren Institutuaren sorrerari emandako bultzadagatik".

Iruñeko Iruñazarra tabernak Epaimahaiaren aipamen Berezia jaso du 'Irati' pintxoagatik, eta La vieja Iruña tabernako 'La huerta navarra' mokaduak Pintxorik Estetikoenaren Saria, txapelketako argazkilari ofizialen eskutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Nutrizioa Tabernak Vitoria-Gasteizko Koadrila gaur