Gizartea -

Larrialdi klimatikoa

2030erako hiri barruko garraio publikoa erregairik gabekoa izatea proposatu du Eudelek

Euskadiko Udalen Elkarteak ingurumenaren aldeko hainbat konpromiso jarri ditu mahai gainean, baina udalen esku egongo da proposamen horiek betetzea edo ez.

Bilbobusen autobus bat Bilbo erdigunean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bilbobusen autobus bat Bilbo erdigunean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bilbobusen autobus bat Bilbo erdigunean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) batzar orokorra egin du ostegun honetan Mungian eta 3 milioi euroko aurrekontua onartu dute datorren urterako.

Horrez gain, tokian tokiko aurrekontuek garapen jasangarria kontuan hartuz osatzeko metodologia bat diseinatzea adostu dute.  

Halaber, Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak larrialdi klimatikoari aurre egiteko hainbat konpromiso hartzea proposatu die udal gobernuei: hiri barruko garraio publikoan erregairik ez erabiltzea; udal instalazioetan energiaren kontsumoa % 35 murriztea; eta energia berriztagarrien bidez kontsumo horren % 32 bermatzea.

Konpromiso horiek guztiak 2030erako lortzeko helburua ezarri du. Alabaina, proposamenak baino ez dira eta udal bakoitzaren esku egongo da betetzea edo ez.   

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Larrialdi klimatikoa NBEren klimari buruzko goi-bilera Euskadiko kutsadura gaur EUDEL albisteak