Gizartea -

KORONABIRUSA

Pfizerren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei jartzeko baimena eman du EMAk

Bi dosi emango zaizkie, hiru asteko tartearekin, baino dosi txikiagoa jasoko dute. Albo-ondoriorik ohikoenak nekea, giharretako eta buruko mina, hotzikarak, ondoeza eta txertoa jarritako zonaldean gorritasuna izan dira, 12 urtetik gorakoen antzekoak.

Haur bati txertoa jartzen. Artxiboko irudia
Haur bati txertoa jartzen
EMAk oniritzia eman du Pfizerren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei ipintzeko

1:21

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) Pfizerren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei jartzeko baimena eman du, baina 12 urtetik gorakoek baino dosi txikiagoarekin.

Bi dosi emango zaizkie, hiru asteko tartearekin eta agentziak ohar batean azpimarratu duenez adin-tarte horretan umeei Pfizerren txertoa jartzearen onurak arriskuak baino handiagoak dira.

Txertoaren segurtasuna bermatzeko entsegu klinikoetan 5-11 urteko 3.100 haurrek parte hartu zuten, gutxi gorabehera, eta ez zen albo-ondorio larririk antzeman. Albo-ondoriorik ohikoenak 12 urtetik gorakoen antzekoak izan ziren, hau da, nekea, giharretako eta buruko mina, hotzikarak, ondoeza eta gorritasuna txertoa jarritako zonaldean. Ikerketa Espainian, Estatu Batuetan, Finlandian eta Polonian egiten ari dira.

Europan, covid-19 kasuen gorakada handiaren erdian hartu da erabakia. Euskal Autonomia Erkidegoan, 0 eta 9 urte bitarteko adin-tartean dago intzidentzia handiena. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ostegun honetan gogorarazi du bilakaerak gorantz jarraitzen duela, eta EAEko ospitaleetan 12 urtetik beherako haurrak daudela ospitaleratuta.

"Kasu berriak pilatzen joan zaizkigu, baina ez gara gai izan geldiarazteko", eta horrek esan nahi du gaixo gehiago ospitaleratu direla, besteak beste, 12 urtetik beherakoak.

Pfizerren txertoa, duela ia hilabetetik dago baimenduta Ameriketako Estatu Batuetako 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioak argitaratutako datuen arabera, txertoak % 90,7ko eraginkortasuna izan zuen COVID-19aren prebentzioan adin-talde horretan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza gaur Sendagaiak albisteak Txertoak egutegia Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusaren Eris aldaera gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Lehen Arretako zentroak Nafarroako Osasun Zerbitzua Industria farmazeutikoa