Gizartea -

Ikusiena

2021ean eitb.eus-en gehien ikusitako albisteak

Covid-19a da euskarazko edukien protagonista aurten ere; eitb.eus-eko eduki irakurrien artean ia-ia guztiak dira pandemiari buruzkoak.

2021eko albisterik ikusienak eitb.eus-en. Argazkiak: EITB Media / EFE
2021eko albisterik ikusienak eitb.eus-en.
2021eko albisterik ikusienak eitb.eus-en. Argazkiak: EITB Media / EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren urtez jarraian, covid-19a izan da inongo sorpresarik gabe 2021eko albisteen artean protagonista. Koronabirusari buruzko edukiak eitb.eus-eko eduki bisitatuenen artean sailkatu dira. Herritarrak buru-belarri ibili dira pandemiaren azken orduaz informatzerako orduan; oraindik ere puri-purian dago gaia.

Koronabirusaren datuak dira zabalkunde handiena izan dutenak. Lehen eskutik ezagutu nahi izan ditugu egunean eguneko kasu berriak, intzidentzia tasa, hildakoak, ospitaleratzeak... Egunero EAEko zein Nafarroako erradiografietan biltzen ditugu datu horiek. Aurten, iaz bezala, lehenengo postuan sailkatu dira erradiografiok.

LABIk aplikatutako neurrien albisteak ere sailkatu dira albiste irakurrienen artean. Aste Santuen inguruan, itxiera perimetralak iragarri zituen 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerri eta lurraldeetan, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murrizteaz gain. Alarma-egoera bertan behera uztean ere, LABIk hartutako erabakiak irakurrienen zerrendan daude.

Era berean, txertaketa-kanpainaren edukiek ere zabalkunde izugarria izan dute. Hiru albiste sailkatu dira hamar irakurrienen artean; Kanpainaren eboluzioa zein egutegia, besteak beste.

Hala eta guztiz ere, bada zerrendan koronabirusarekin zerikusirik ez duen albisterik: Berrobin desagertu zen gizon bat onik aurkitu zutenekoa edo ETB1eko "Ahoz Aho" saioko argazki fake bat Interneten zabaldu zenekoa.

''Ahoz Aho'' saioak ez zuen ''txortaketa'' hitza erabili
''Ahoz Aho'' saioak ez zuen ''txortaketa'' hitza erabili
''Ahoz Aho'' saioak ez zuen ''txortaketa'' hitza erabili

0:30

Hauek dira eitb.eus-en 2021eko eduki irakurrienak:

1- Koronabirusaren erradiografia EAEn: kasuak herriaren, adinaren eta sexuaren arabera

2- 19 udalerri itxita egongo dira astelehenetik aurrera EAEn

3- Txertaketa kanpaina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: datu guztiak

4- Onik topatu dute asteartean Berrobin desagertu zen gizona

5- EAEn egun indarrean dauden murrizketak

6- Osakidetza aste amaieran hasiko da AstraZenecaren bigarren dosirako mezuak bidaltzen

7- Ez, ez da egia ETB1eko "Ahoz Aho" saioak "txortaketa" hitza erabili duela

8- Txertaketa egutegia: Nortzuk izango dira txertoa jasotzen hurrengoak?

9- Jaurlaritza etxeratzeko agindua 18:00 edo 20:00etara aurreratzea aztertzen ari da

10- LABIk konfinamendu perimetralak ezarri ditu, eta ostalaritzaren ordutegiak mugatu

Bestalde, eitb.eus-eko bideoen artean ere badira covid-19ari buruzko bideoak. Halere, Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta Zinemaldiko inaugurazioko galako pare bat bideo ere bada 5 bideo ikusienen artean.

Zea Maysek eta Rozalenek ahotsak batu dituzte Zinemaldiaren inaugurazio galan, ''Negua joan da ta'' abesteko
Zea Maysek eta Rozalenek ahotsak batu dituzte Zinemaldiaren inaugurazio galan, ''Negua joan da ta'' abesteko
Zea Maysek eta Rozalenek ahotsak batu dituzte Zinemaldiaren inaugurazio galan, ''Negua joan da ta'' abesteko

5:12

Hauexek dira 2021eko bideo ikusienak:

1- Hauek dira ikasgela batean positibo bat detektatzen denean eman beharreko urratsak

2- Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 2021eko Euskal Herriko Dantza Txapelketa

3- Musuko eta distantziarik gabe ospatu dituzte sanferminak Lesakan hamarka pertsonak

4- Zea Maysek eta Rozalenek ahotsak batu dituzte Zinemaldiaren inaugurazio galan, ''Negua joan da ta'' abesteko

5- Afari edo bazkari batean kutsatzeko arriskua zenbaterainokoa da?

Kiroletan, aldiz, bada aniztasun handiagoa sailkatu diren edukien artean: Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finala, Binakako txapelketa, Oinatz Bengoetxeak kirol ibilbide profesionala amaitzea, Ane Mintegi Wimbledongo gazte mailako txapelduna... Argi ikusten da gure kirolek ere oihartzuna duela eitb.eus-en.

Agur, Panpi Ladutxe
Agur, Panpi Ladutxe
Agur, Panpi Ladutxe

1:32

Hauek dira 2021eko kirol eduki kontsultatuenak:

1- Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Athletic-Reala Errege Kopako finala

2- EITB Pilotari Onenaren sailkapena

3- 2021eko Binakako Txapelketako sailkapenak eta egutegia

4- Panpi Ladutxe pilotari ohia hil da

5- Parte hartu 'Zaleen erreleboa' ekimenean

6- Cartuja zelaia birtualki betetzeko "Bai edo Bai" ekimena martxan

7- Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an emango du amaitutzat bere kirol ibilbide profesionala

8- Iñigo Martinezek Espainiako selekzioari uko egin dio

9- Ane Mintegi gipuzkoarra, gazte mailako Wimbledongo txapeldun

10- Maialen Chourraut: "Zilarrezko domina honekin amestu dut"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea EITB Taldea