Gizartea -

URTEA, AURRETIK

2022ko hitzordu nagusiak: hainbat korapilo askatzeko urtea

Pandemia, pentsioak, Lan Eskaintza Publikoak, migrazioa, EAEko estatus politiko berria, Frantziako hauteskundeak, Qatarreko Munduko Futbol Txapelketa, Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Korrika dira, besteak beste, urte berriko gakoak.

Hiru pertsona heldu maskara jantzita, kontutan, Donostian. Argazkia: EFE
Hiru pertsona heldu maskara jantzita, kontutan, Donostian.
Hiru pertsona heldu maskara jantzita, kontutan, Donostian. Argazkia: EFE

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022a ere pandemiari lotutako urtea izango da: Omikron aldaera amaieraren hasiera ote den argitzeko garaia. Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusia baikorra da, pandemiak gorena jota aro berria hasiko dela uste du eta txertaketa helburuak betetzen badira 364 egun barru hobeto egongo garela azpimarratu du.

EKONOMIA

Urte berriak bestelako gakoak ere izango ditu ekonomiari lotuta: gaur sartu da indarrean Espainiako Gobernuak onartutako pentsioen erreformaren lehen zatia. Erreformak bi aldaketa nagusi dakartza: pentsioak KPIaren arabera eguneratuko dira eta erretiroa hartzeko adin ofiziala 66 urtera atzeratuko da.

Pentsiodunen protestak ez dira ixilduko, 2022an jakingo baita pentsioan erreformaren bigarren zatiak dakarrena; besteak beste, pentsioen kalkulua egiterakan kontuan hartuko diren kotizatutako urte kopurua.

Poltsikoari begira egoteko urtea ere izango da, iaz markak hautsi zituen argindarraren prezioak eta datozen hilabeteetan garesti jarraituko du. Adituen ustez, bestalde, lehengaien garastitzeak goia jo eta joera aldaketa etorriko da.

GIZARTEA

Lan Eskaintza publikoei lotutakoa ere izango da 2022a, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuek egindako deialdietan interinoen legeak nola eragingo duen zehaztu beharko dute administrazioek.

Arlo sozialean, iaz 7.000 migrante iritsi ziren Irunera Harrera Sarearen datuen arabera. Datozen hilabeteetan joera aldatzea ez da espero. Migrazioaren gaia garrantzitsua izango da beraz estreinatu berri dugun urtean ere.

POLITIKA

Politikan, Eusko Legebiltzarrean estatus politiko berriari buruzko eztabaidan aurrabiderik baduen erakustiko du 2022ak eta Kataluniako elkarrizketa mahaiaren etorkizuna ere argituko da.

Frantzian, presidentea aukeratzeko hauteskundeak izango dira apirilean. Macronek ez du ofizialki hautagaitza aurkeztu; sozialistek eta eskuin muturrak lan hori egina dute.

Brasilen eta Kolonbian ere presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte eta Estatu Batuetan legealdi erdiko bozak izango dira azaroan. Bidenek duen babesaren erakusgarri izango dira.

KIROLAK

Kiroletan, Futbolaren hitzordu nagusia 2022aren amaieran izango da Qatarren: Munduko txapelketan 32 talde arituko dira.

Hilabete barru, berriz, neguko olinpiar jokoak abiatuko dira Beijinen.

KULTURA

Iaz behar zuen hitzordu nagusietako bat atzeratu egin zen eta aurten egingo da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Eta iaz behar zuten beste ekitaldi batzuk ere badakartza urteak, Euskaraldia eta Korrika, esate baterako. Martxoaren 31n abiatuko da Korrika Amurriotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak