Gizartea -

Genero iindarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Gasteizen indarkeria matxistagatik

Barakaldon atxilotutako gizonari bikotekide ohiari eraso egitea egotzi zioten. Gasteizko erasotzailea Koroatze inguruko ostalaritza-establezimendu batean atxilotu zuten, bikotekideari eraso egiteagatik.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu zuten ostegunean Barakaldon (Bizkaia), genero indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari elkarrekin bizi diren etxebizitzan eraso egiteagatik, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Biktimak azaldu zuenez, "bikotekide ohiaren tratu txarrak etengabeak ziren aspalditik".

Beharrezko datu guztiak bildu ondoren, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

Ostegunean bertan, 30 urteko beste gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, Koroatze inguruko ostalaritza-establezimendu batean bikotekideari eraso egitea egotzita.

Atxiloketa joan den ostegunean izan zen, 19:00ak aldera, Udaltzaingoaren patruila bat Koroatze taberna batera joan zenean, bikotekideari eraso egin zion gizon bat zegoela eta.

Gizonezkoa epailearen esku geratu da ostiral honetan, Gasteizko Udalak jakitera eman duenez.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Bizkaia Araba Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa