Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sansoheta auziko epaiketa, txertaketa kanpainaren hasiera eta Italiako hauteskundeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Sansoheta auziko epaiketa: Gaur hasiko da Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean, Sansohetako zentroan, zeuden adingabeak abusatzea leporatu dieten 10 pertsonen aurkako epaiketa.

- Txertaketa kanpainaren hasiera: Gripearen eta covid-19aren aldi bereko txertaketa kanpaina gaur, irailaren 26an, abiatuko da EAEn adinekoen egoitzetan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak joan den astean jakinarazi zuenez.

Italiako hauteskundeen balantzea: Botoen % 90 zenbatuta dagoela, Georgia Melonik zuzentzen duen Fratelli d'Italia alderdiak botoen % 26,5 eskuratu ditu, Alderdi Demokratikoa atzean utzita (% 19,5). Inoizko parte hartzerik txikiena ( % 63,91) izan da bozetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Osakidetza Araba Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur