Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: aurreikuspen ekonomiko berriak Euskadin, Euskaraldia eta Sansoheta auzia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 28, hedabideetako lerroburu nagusiek:

Aurreikuspen ekonomiko berriak Euskadin: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak datorren urterako aurreikuspen ekonomikoen berri emango du.

-Euskaraldia: Euskaraldiaren hirugarren edizioko belarriprestek eta ahobiziek izena emateko epea gaur, irailaren 28an, irekiko da, eta ekimenaren arduradunek horren berri emateko ekitaldia dago antolatuta Bilbon.

- Sansoheta auzia: Arabako Lurralde Auzitegian Gasteizko Sansoheta zentroko hainbat adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita auzipetutako hamar pertsonen kontrako epaiketaren bigarren saioa egingo da. Gaur, biktimek deklaratuko dute atea itxita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Euskara Berriak Politika Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Euskaraldia abestia 2025 Arabako Foru Aldundia