Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Sexu abusuak Bermeon, Ondas Saria Radio Euskadiri eta bigarren greba eguna Hezkuntzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sexu abusuak Bermeon: Bermeoko Jose Done ikastetxean 1976tik 1982ra artean hainbat ikasleri sexu abusuak egin zizkien pederastak abusuak aitortu egin ditu, biktimei erakutsitako bideo baten bidez, eta barkamena eskatu du horiengatik, hiru biktimek EITBn azaldu dutenez.
- Bigarren greba eguna Hezkuntzan: ELA, LAB eta Steilas sindikatuek EAEko hezkuntza publikoan deitutako bigarren greba egunarekin bat egiteko deia egin dute gaur, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa errefusatzeko.
- Ondas Saria Radio Euskadiri: Radio Euskadiko "Boulevard" saioak Gertutasuneko irratsaiorik onenaren Ondas Saria jasoko du gaur. Sari banaketa Bartzelonako El Liceu Antzokian egingo da 18:00etatik aurrera, eta Xabier Garcia Ramsden eta Sonia Hernando saioren zuzendariek jasoko dute saria talde osoaren izenean.