Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Elurraren aurreikuspena, Pablo Gonzalez eta Pablo Ibar

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Gasteiz, atzo. Argazkia: EFE
Gasteiz, atzo
Gasteiz, atzo. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Elurraren aurreikuspena: Elur-maila 100-400 metro inguruan geratuko da gaur. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak asteazkeneko 09:00ak arte luzatu du elurragatik ezarritako abisu horia.

- Pablo Gonzalez: Gaur urtebete hartu zuten preso Pablo Gonzalez kazetaria. 2022ko otsailaren 27tik 28ra arteko gauean atxilotu zuten, Ukraina eta Polonia arteko mugatik gertu, Ukrainako gerrak eragindako errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zenean. Errusiarrentzat espioitza lanak egitea leporatzen diote.

- Pablo Ibar: Betiko kartzela zigorra baliogabetzeko eta epaiketa berri bat egiteko eskatuko du gaur Pablo Ibarren abokatuak, Floridako West Palm Beach hiriko apelazio auzitegian egingo den ahozko ikustaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Pablo Ibar Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Elurra Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa