Mandela -

Beila amaitu da

Milaka lagunek ezin izan diote Mandelari azken agurra eman

Hil-kapera itxi dute Pretorian, milaka hegoafrikar oraindik zain zeudenean. Milaka pertsona bildu dira goizeko lehen ordutik Hegoafrikako Gobernuaren egoitzan, hil-kaperan, sartzeko.

Emakume batek konortea galdu du Mandelari azken agurra eman eta gero. Argazkia: EFE
Emakume batek konortea galdu du Mandelari azken agurra eman eta gero. Argazkia: EFE
Emakume batek konortea galdu du Mandelari azken agurra eman eta gero. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandelaren hil-kapera itxi dute gaur Pretorian, milaka hegoafrikar oraindik heroi nazionalari azken agurra emateko zain zeudenean.

Milaka pertsona bildu dira goizeko lehen ordutik Hegoafrikako Gobernuaren egoitzan, hil-kaperan, sartzeko. 60.000 bat pertsona sartu dira gaur beilatokian, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.

Hiru egunetan 100.000 pertsona sartu dira hil-kaperan. Hegoafrikako presidente ohiaren gorpuzkiak hegazkinean Pretoriatik Qunura (herrialdeko hego-ekialdean) eramango dituzte bihar. Mandela Qunun hazi zen eta bertan lur emango diote.

Jende andanak aurreikuspen guztiak gainditu ditu beilaren hirugarren egunean. Hiriburuko agintariek jendetzari nekez egin ahal izan diote aurre.

Hegoafrikako demokraziaren aitari azken agurra emateko gogoek ihesaldi bat eragin dute eta zazpi urteko neskato bat lurrera erori eta harrapatuta geratu da. Hala ere, onik erreskatatu ahal izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea