Mundua -

Epailearen erabakiaren zain

Turkiako Gobernuak atzera bota ditu Gezi parkearen gaineko planak

Parkea ez dute urbanizatuko, epaileak obrak bertan behera utzi edo ez erabaki arte. Halaber, azken asteotan Poliziak ustez egindako gehiegikeriak ikertuko dituzte.

Manifestari bat Gezi parkeko kanpalekuan. Argazkia: EFE.
Manifestari bat Gezi parkeko kanpalekuan. Argazkia: EFE.
Ultimatuma, Istanbuleko gezi parkean protestan jarraitzen dutenei

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, oraingoz ez dute Istanbuleko Gezi parkea urbanizatuko, epaitegiek parkean hasita dauden lanak gelditu egin behar diren erabaki arte. Horrekin batera, azken asteotan, salatu duten bezala, Poliziak bortizkeria erabili ote duen ikertuko dute.

Epaileek parkea suntsituko lukeen urbanizazio asmoei oniritzia ematen badiete, Gobernuak erreferendum bat egiteko asmoa duela adierazi du Hüseyin Celik Gobernua osatzen duen AKP alderdiko bozeramaileak.

Atzo iluntzean bildu ziren Taksimekin Elkartasuna plataformako bozeramaileak eta Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroa.

Ohar batean, plataformak adierazi du Erdoganek haien eskaerak entzun dituela eta agindu diela epaitegiek erabaki bat hartu arte ez dutela lanean jarraituko.

Ehunka manifestarik kanpatuta jarraitzen dute parkean. Horren harira, plataformak jakinarazi du gaur arratsaldean bilduko direla protestei amaiera ematea edo ez erabakitzeko.

"Era positiboan erantzungo diogu (Gobernuaren) jarrera positibo horri", esan du plataformak.

Kanpalekua, Gezi parkean

Gau lasaia igaro dute Gezi parkean kanpatutako manifestariek, nahiz eta atzo Erdoganek Polizia parkean indarrez sartuko zela esan zuen. Ehunka ama Taksimera hurbildu ziren, parkearen inguruan giza kate bat osatu eta polizia parkean sartzea galarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Turkia albisteak Azken ordukoa protestak Ekialde Hurbila