Mundua -

Bilera

Aita santua Abas eta Peresekin bilduko da ekainaren 8an, Vatikanoan

Frantziskok bi agintariak Ekialde Hurbilean bakea lortzeko otoitz egitera deitu ditu, Vatikanoan. Gonbita formala Lur Santura egindako bisitan egin bi buruzagiei.

Frantzisko aita santuan Lur Santuan. Artxiboko irudia: EFE
Frantzisko aita santuan Lur Santuan. Artxiboko irudia: EFE
Frantzisko aita santuan Lur Santuan. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Abas eta Simon Peres Palestinako eta Israelgo presidenteak Vatikanoan hartuko ditu Frantzisko aita santuak ekainaren 8an, Egoitza Santuak gaur jakitera eman duenez.

Frantziskok Ekialde Hurbilean bakea lortzeko otoitz egitera deitu ditu bi agintariak, Vatikanoan. Gonbita formala Lur Santura egindako bisitan egin zien bi buruzagiei. Aita santuak Jordania, Betleem eta Jerusalem bisitatu zituen maiatzaren 24tik 26ra bitartean.

Lur Santuan igaro zuen bigarren egunean bilera proposatu zien bi agintariei.

Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak baieztatu duenez, bakeaz hitz egiteko gonbita formala da, baina "zentzu erlijioso batean".

"Otoitz egiteko bilera bat da", errepikatu du aita santuak Erromara itzulitakoan, Italiako komunikabideek azaldu dutenez. "Bitartekaritza egiteko ez da erabiliko", zehaztu du Vatikanoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Aita santua albisteak Biografia Bergoglio Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel Palestina Vatikanoko azken ordukoa