Mundua -

Israel

Hainbat goi kardugunek negoziazioei ekiteko eskatu diote Netanyahuri

Israelgo segurtasun indarretako goi kargudun askok bakearen aldeko lidergoa berreskuratzearen alde egin dute eta, esan diotenez, “zure ondoan izango gaituzu”.

Benjamin Netanyahu
Benjamin Netanyahu
Benjamin Netanyahu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100 lagun baino gehiagok (tartean jeneralak, poliziak eta bestelako segurtasun erakundetako kargudun ohiak) bake elkarrizketei berrekiteko bakea lortzeko eskatu diote Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari.

Goi kargudun ohi horiek, tartean Israelgo Inteligentziako agintari ohiak daude, isilpean izan dute euren iritzia urte askotan, eta noizbehinka intelektualek, irakaskuntza alorrekoek, artistek eta antzekoek bultzatzen dituzten ekimenetan parte hartzeari ere uko egin diote hainbatetan.

Oraingo honetan, aldiz, Israelgo segurtasun indarretako 105 kargudun askok bakearen aldeko lidergoa berreskuratzearen alde egin dute eta, esan diotenez, “zure ondoan izango gaituzu”.

Bestalde, Israelgo Poliziak Jerusalemgo Meskiten Zabaldegia berriz ireki die juduei, hainbat erlijioko kideek aste honetan egindako bisita dela eta, itxi eta gero.

Handik gutxira, Moshe Feiglin Likud alderdi kontserbadoreko muturreko sekzioko diputatu eta kideak bisita egin du bertan, eta Al-Aksa meskitaren ondoan argazkiak egin ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Gazako Zerrenda Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak azken ordukoa Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu