Mundua -
Kuba
Kontzientzia presoak eta preso politikoak lekualdatuko ditu Kubak
Presoak euren jatorrietatik hurbilago dauden kartzeletara eraman eta gaixoak dauden presoak ospitaleratuko dituzte.
Erredakzioa
Kubako Gobernuak kontzientzia presoak eta preso politikoak euren jatorrietatik hurbilago dauden kartzeletara eraman eta gaixoak dauden presoak ospitaleratuko ditu, Guillermo Fariñas disidente Kubatarrak adierazi duenez.
"Homero Acosta Estatu Batzordeko idazkari exekutiboak adierazi duenez, bihartik aurrera, maiatzak 24, preso politikoak eta kontzientzia presoak euren probintzietako kartzeletara eramango dituzte eta gaixoak daudenak, ordea, ospitalera eramango dituzte".
Fariñas disidente kubatarra ospitalean jarraitzen du eta bertan Juan de Dios Hernandez-Ruiz monsinorearen bisita izan du, Eliza eta Gobernuaren arteko elkarrizketak "oso emankorrak" izan direla adierazteko.
Fariñas gose greban dago otsailaren 24tik eta mesfidati zegoen pausu hauekin. "Jainkoarengan sinesten dugu eta Jainkoak Lurrean dituen ordezkariengan ere, horregatik bitartekari moduan onartu ditugu", adierazi du.
"Gose-grebarekin bilatzen aro garena gaixo dauden 26 preso politikoak askatzea da", esan du Fraiñasek.