Mundua -

Marea beltza

Petrolio isuria gelditzeko 'top kill' sistemak porrot egin du

Petrolio-ustiategiak proposatu duen aukera berria, putzua itxi beharrean, petrolioa harrapatzen duen tapa bat jartzea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

British Petroleum (BP) petrolio konpainiak adierazi duenez, lokatz eta zementuarekin peltrolio isuria eragozteko saiakerak, ''top kill'' izeneko sistemak, porrot egin du.

"Ezin izan dugu isuria gelditu", adierazi du Doug Suttles konpainiaren zuzendariak. "Hurrengo aukerari heltzea erabaki dugu", esan du.

Petrolio-ustiategiak proposatu duen aukera berria, putzua itxi beharrean, petrolioa harrapatzen duen tapa bat jartzea da. Sttlesen arabera hiru edo lau egun pasa beharko dira maniobra berri honen emaitzak ikusteko. Maniobra asteazkenean hasi zen.

Isuria

Apirilaren 22an sortu zen orban beltza, BP Britainia Handiko enpresak duen eta Deepwater Horizonek kudeatzen duen petrolio ustiategi bateko dorrea lehertu zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea