Itxi

2017/06/01

22:48

Mundua

Klima Aldaketa

Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren aurkako itunetik aterako dela

agentziak | erredakzioa

AEBko presidenteak ingurugiroaren defentsaren "buru" izan nahi du, baina modu "justu" batean.

1:23
Donald Trump
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidenteak Etxe Zurian egindako agerraldi batean iragarri du klima aldaketaren aurkako Parisko Ituna (ia 200 herrialdek 2015ean adostua) alde batera utziko duela.

AEBko presidenteak salatu du Parisko Ituna "AEBren aurkako tratu txarraren adibide" dela.

Hala, agintariak azpimarratu du AEBk konpromiso "guztiak bertan behera" utziko dituela.

Baina Trump akordio klimatiko "hobea" negoziatzen saiatuko da, izan ere, "eskuragarri dagoen energia estatubatuar guztiak" behar omen ditu, "itzalaldien" arriskua egongo litzatekeelako bestela. Horixe omen da, gainera, Itunetik ateratzeko argudio nagusietako bat.

Trumpek esan du ingurugiroaren defentsaren "buru" izan nahi duela, baina modu "justu" batean.

Presidenteak gaineratu du "Pittsburgh gobernatzeko" aukeratu zutela, "ez Paris".

NBEk baztertu egin du ituna negoziatzea

NBEren Klima Aldaketari buruzko ordezkariak kritikatu egin du AEB Parisko Itunetik atera izana, baina baztertu egin du ituna berriro negoziatzeko aukera, Trumpek proposatu arren.

Bonnen egoitza duen UNFCCC erakundeak azpimarratu du Parisko Ituna "ezin" dela berriro negoziatu sinatzaileetako batek eskatuta, 194 herrialdek sinatu eta 147k berretsi dutelako.

Hala eta guztiz ere, "AEBko Gobernuarekin hitz egiteko prest" agertu dira.

EB, triste

Europar Batasunak ere gogor gaitzetsi du erabakia, baina ohartarazi du pauso "triste" eta "aldebakarreko" horrek ez duela akordioa deusezten, beste aliantza batzuk bilatuko baititu.

"Parisko Akordioak jarraitu egingo du. Munduak Europa aintzat har dezake klima aldaketaren aurkako borrokan", adierazi du Miguel Arias Cañete Energia eta Klima komisarioak prentsa-ohar bidez.

Obamaren kritika

Barack Obama AEBko presidente ohiak gaitzetsi egin du Parisko Itunetik ateratzea,  horrela herrialdea "etorkizuna ukatzen duten beste gutxi batzuekin" lerratu delakoan.

"Gobernu hau etorkizuna ukatzen duten herrialde gutxi batzuekin lerratzen den arren, gure estatuek, enpresek eta hiriek aurrerapausoa eman eta (klima aldaketaren aurkako) bidean urratsak egiteko gehiago egingo dutela espero dut", adierazi du Obamak prentsa-ohar batean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;