Mundua -

Alemania

Homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du Alemaniako Parlamentuak

SPD, Die Linke (Ezkerra) eta Berdeak alderdietako diputatuek aldeko botoa eman dute. Angela Merkelek, ostera, boto askatasuna eman die bere diputatuei.

Argazkia: EFE
Alemaniako Parlamentuak sexu bereko ezkontzak onartu ditu

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Parlamentu Federaleko, Bundestageko, osoko bilkurak pertsona homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du gaur. Aipaturiko ekimenak hautsak harrotu ditu Gobernu koalizioa osatzen duten SPD Alderdi Sozialdemokrataren eta Angela Merkel kantzilerraren CDU Alderdi Demokristauaren artean, hain zuzen ere, hauteskunde orokorrak egiteko hiru hilabete falta direnean.

SPD alderdiak bultzatutako ekimenak babes zabala lortu du Parlamentuan: 393 boto alde, 226 boto kontra eta 4 abstentzio.

SPD, Die Linke (Ezkerra) eta Berdeak alderdietako diputatuek aldeko botoa eman dute. Angela Merkel buru duen CDU alderdiak, ostera, boto askatasuna eman die bere diputatuei.

Angela Merkel kantzilerra izan da botoa ematen lehenetakoa, eta ezezkoa irudikatzen duen txartel gorria sartu du hautetsontzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Alemania bideoak Homofobia mapa Gaurko azken orduko albistea