Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Zazpi pertsona hil dira Ipar Karolinan, Florence zikloiaren ondorioz

Agintarien arabera, guztira, 10 milioi pertsonari eragin diezaioke hainbat estatutan, batik bat Ipar Carolinan eta Hego Carolinan.

Florencek indarra galdu du, eta ekaitz tropical bilakatu da. Irudia: EiTB
Florencek indarra galdu du, eta ekaitz tropical bilakatu da. Irudia: EiTB
Florencek indarra galdu du, eta ekaitz tropical bilakatu da. Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zazpi pertsona hil dira Ipar Carolinan, Florence zikloiaren ondorioz. Indarra galdu du, eta ekaitz tropikal bilakatu du,baina Ameriketako hainbat estatutan arreta muturreraino eramateko eskatzen jarraitzen diete agintariek herritarrei.

Ekaitzaren begiak Wrightsville Beachen (Ipar Carolina) lur hartu zuen ostiralean, eta, hainbat alorretan egoerak zaila izaten jarraitzen badu ere, Meteorologia Zerbitzu Nazionalak larunbat honetan jakitera eman du denboralea "pixkanaka ahultzen" doala. 80 kilometro orduko haize boladak izan ditu goizean.

Dagoeneko zazpi dira hil diren pertsonak, Carteret konderrian bi lagun hil direla baieztatu ostean. Kaltetutakoak, aldiz, ehunka mila dira. 800.000 pertsona baino gehiago zeuden gaur goizean Ipar Carolinan, Roy Cooper gobernadorearen arabera, eta 20.000 herritar aterpetxera joan dira.

Ekaitzak egun batzuetan uholde “katastrofikoak” eragin ditzake, ibaiak hazi edo lurrak mugitzearen ondorioz. "Nahi ez dugun pizti bat da, eta ez da etorri den bezala joango", ohartarazi du Cooperrek, NBC kateari egindako elkarrizketan.

Agintarien arabera, guztira, 10 milioi pertsonari eragin diezaioke hainbat estatutan, batik bat Ipar Carolinan eta Hego Carolinan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikaretan hildakoak