Mundua -

Hilketa

Khashoggi ito eta ondoren zatitu egin zutela baieztatu du Turkiako Fiskaltzak

Aurretik pentsatutako ideia batean oinarrituta hil zuten. Izan ere, hilketan nahastutako funtzionario saudiarabiarrek ere, gorpua desagerrarazteko orduan, plan horretan zehaztutakoa bete zuten.

Manifestari bat, Jamal Khashoggiren argazki bat eskuan duela. Argazkia: EFE
Manifestari bat, Jamal Khashoggiren argazki bat eskuan duela. Argazkia: EFE
Manifestari bat, Jamal Khashoggiren argazki bat eskuan duela. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketa ikertzen ari den Istanbulgo Fiskaltzak baieztatu du berriemailea ito egin zutela kontsulatura sartu eta batera, iragan urriaren 2an. Jarraian haren gorpua zatitu egin zuten, Saudi Arabiako fiskal nagusiaren bisita bukatutakoan egindako adierazpenetan argitu dutenez.

Turkiako Ministerio Publikoak ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, aurretik pentsatutako ideia batean oinarrituta hil zuten Khashoggi. Izan ere, hilketan nahastutako funtzionario saudiarabiarrek ere, gorpua desagerrarazteko orduan, plan horretan zehaztutakoa bete zuten. Hori da, behintzat, Hurriyet egunkariak azaldu duena.

Gainera, bertako kolaboratzaile bat The Washington Post egunkariko kazetariaren hilketan bitartekari izan zela baieztatu dute hilketarekin lotura dutelakoan 18 lagun atxilotu dituzten agintari saudiarabiarrek.

Esan bezala, Saudi Arabiako fiskalaren bisita bukatutakoan kasu honi buruz mintzatu da Turkiako Fiskaltza. Astelehenetik asteazkenera hainbat bilera izan dituzte. Alabaina, hitzordu horietan ez dutela "emaitza zehatzik" lortu esan du Turkiako Ministerio Publikoak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Turkia Kazetaritza albisteak Erailketak albisteak Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?