Mundua -

Klima aldaketa

AEBk Parisko Akordiotik ateratzeko jakinarazpena bidali dio NBEri

Klima aldaketaren aurkako ituna alde batera uzteko eman beharreko lehen pausoa da honakoa. 2020ko azaroan gauzatuko da irteera.

Ituna sinatu duten herrialdeek negutegi efektuko gasen isuria murrizteko konpromisoa hartu dute. EFE
AEBko lantegi batzuk.
Ituna sinatu duten herrialdeek negutegi efektuko gasen isuria murrizteko konpromisoa hartu dute. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak atzo iragarri zuenez, klima aldaketaren aurkako Parisko Akordiotik ateratzeko jakinarazpen ofiziala igorri diote Nazio Batuen Erakundeari (NBE). Ituna alde batera uzteko eman beharreko lehen pausoa da. Urtebete geroago, 2020ko azaroaren 4an, gauzatuko da irteera.

"Parisko Akordiotik irteteko prozesu formalari ekin diogu gaur. AEB harro dago isuri guztien murrizketan munduko liderrak garelako, eta gure ekonomia hazi eta gure herritar guztiei energia bermatu diegulako. Gure eredu errealista eta pragmatikoa da", idatzi zuen astelehenean Pompeok Twitterren duen kontuan.

Parisko Akordioaren 28. artikuluaren arabera, estatuak itunetik atera daitezke 2020ko azaroaren 4tik aurrera, baldin eta Gobernuak jakinarazpena bidaltzen badio NBEri urtebete lehenago.

Duela bi urte iragarri zuen Donald Trumpek klima aldaketaren kontrako itunetik ateratzeko asmoa, baina orain arte ezin izan du egin. Orduko hartan argudiatu zuenez, akordioak "zama ekonomiko jasangaitza" zekarren AEBrentzat.

2015ean sinatu zuten klima aldaketaren kontrako itun historikoa, Obama AEBko presidente zela. Sinatzaileek negutegi efektuko gasen isuriak murrizteko konpromisoa hartu zuten, munduko tenperatura bi gradu baino gehiago igo ez dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Paris Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Ingurumena Larrialdi klimatikoa Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak