Mundua -

Koronabirusa

Erresuma Batuak immunitate ziurtagiriak emango dizkie sendatzen diren herritarrei

Hala, pertsona horiek etxetik atera eta "eguneroko bizitza" egin ahal izango dute berriro, prebentzio-neurriak oraindik indarrean egon arren.

Erresuma Batua. Artxiboko argazkia: EFE
Erresuma Batua.
Erresuma Batua. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 gaitzatik sendatu eta antigorputzak sortu dituzten gaixo guztiei "immunitate ziurtagiriak" emango dizkiela iragarri du Erresuma Batuak.

Hala, pertsona horiek etxetik atera eta "eguneroko bizitza" egin ahal izango dute berriro, prebentzio-neurriak oraindik indarrean egon arren, The Independent tokiko egunkariaren arabera.

Alemanian ere erabaki bera hartu dute, eta antigorputzak garatu dituzten gaixoei dagozkien proba guztiak egin ostean ezarriko dute neurria. Dena dela, Matt Hancock Erresuma Batuko Osasun ministroak deitoratu duenez, "denbora nahikoa" beharko da herrialdean hori posible izateko.

Alemaniako ereduari buruz galdetu diotenean, "aztertu beharreko gai garrantzitsu bat" dela esan du Erresuma Batuko Osasun ministroak, eta oraindik indarrean sartzeko "goizegi" dela ziurtatu du.

Erresuma Batuko agintariek atzo, osteguna, jakinarazi zutenez, gutxienez 569 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez azken 24 orduetan, eta pandemia horren biktima kopurua ia 3.000 izatera iritsi da, gehienak Ingalaterran. Kutsatuen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta dagoeneko 33.700 positibo baino gehiago atzeman dira, egun bakarrean 4.200 kasu baino gehiago baieztatu ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Erresuma Batua Alemania Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Londres Ingalaterra Erizaintza Sendagaiak Boris Johnson Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da Ziurtagiri digitala Euskadin