Mundua -

KORONABIRUSA

Koronabirusak 23 milioi kutsatze eta 800.000 heriotzaren langa igaro du

Azken 24 orduetan bakarrik 258.000 kasu berri atzeman dira, eta gaixotasuna gainditu duten pertsonen kopurua 14,9 milioi pertsonara heldu da.

Jendea maskararekin. Argazkia: EFE.
Jendea maskararekin. Argazkia: EFE.
Jendea maskararekin. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinan sortu zen koronabirusaren pandemiak 23,2 milioi gaixo eta 800.000 heriotza utzi ditu mundu mailan. Azken 24 orduetan 258.000 kutsatze egon dira Johns Hopkins unibertsitateak igande honetan jakinarazitako datuen arabera.

Ameriketako Estatu Batuak dira oraindik pandemiak gogorren jo duen herrialdea. Orain arte 5,66 milioi positibo atzeman dira eta hildakoen kopuruak ere goranzko joera nabaria du, 176.362 heriotza jakinarazi dira Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera.

Brasilen 3,5 milioi kasu eta 114.250 heriotza daude, eta zerrendako bigarren postuan kokatzen da bai kutsatu eta baita heriotza kopuruan ere. Indiarentzat da hirugarren postua 3 milioi kasu eta 56.706 hildakorekin.

Errusia kokatzen da jarraian, 949.531 kasu eta 16.268 heriotza baitaude bertan. Hegoafrika, bere aldetik, Afrikako herrialderik kaltetuena da 607.045 positibo eta 12.987 hildakorekin.

Latinoamerika da orain pandemiako gune nagusia. Hala, Peru agertzen da zerrendako seigarren postuan 575.067 gaixo eta 27.245 heriotzarekin. Gertutik jarraitzen die, hala ere, Mexikok, Kolonbiak eta Txilek.

389.054 positibo eta 28.838 heriotzarekin, Espainia kokatzen da zerrendako hamargarren postuan. Iranen, ostera, 256.792 kutsatze eta 20.502 hildako atzeman dira.

Argentinan 336.802 kasu eta 6.848 hildako egon dira, eta Erresuma Batuak 326.595 kutsatze eta 41.509 heriotza jakinarazi ditu. Saudi Arabia da 300.000 kasuren langatik gora kokatzen den azken herrialdea, 306.370 gaixo baitaude bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia argazkiak Erresuma Batua argazkiak Espainia bideoak Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Iran argazkiak Kolonbiako albisteak gaur India bideoak Buenos Airesko albisteak Txileko Santiago albisteak Peru albisteak gaur Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?