Mundua -
Israel
Hamar atxilotu, horietako 7 adinganbe, neska bati egindako talde-bortxaketa egotzita
30 gizonezko baino gehiago txandakatu ziren 16 urteko gaztea bortxatzeko hoteleko logela batean. Gertaerak sumina piztu du herrialdean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
16 urteko gazte bat bortxatu izana leporatuta zazpi adingabe atxilotu ditu Israelgo Poliziak. Biktimak salatu duenez, 30 gizonezkok bortxatu zuten, eta jazoerak sumina eta gaitzespena piztu ditu herrialdean.
Abian dagoen ikerketari esker atxilotu dituzte adingabe horiek igande goiz honetan, Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, eta dagoeneko, 10 dira atxilotutakoak.
Hasierako ikerketaren arabera, Eliat hiri turistikora bidaiatu zuen gazteak bere lagun batekin, eta horren hainbat ezagunekin elkartu zen han. Biktimaren salaketaren arabera, alkohola edaten hasi ziren eta uneren batean, logeletako baten komunera igo zen gaztea. Behin hartan, 30 bat gizonezkok bortxatu zuten.
Hotelaren segurtasun-kamerek grabatutako irudien arabera, 30 gizonezko baino gehiago ilaran zeuden, korridorean, adingabea bortxatzeko haien txandaren zain.
Jazoerak ika-mika handia eragin du herrialdean, eta erasoari gaitzespena adierazteko manifestazioak izan dira nonahi. Jendetsuena Israelgo hiriburuan izan zen: mila pertsona baino gehiago bildu ziren sexu-indarkeriaren aurkako politika sendoagoak aldarrikatzeko.
----------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.