Mundua -

Koronabirusa

Japoniak covid-19agatik ezarritako alertaren iraupena luzatu du Tokion, eta eskualde gehiagotara zabaldu du

Larrialdi egoera abuztuaren amaierara arte egongo da indarrean, "kasuen hedapen azkarrari aurre egiteko asmoz". Tokiko agintariak oso kezkatuta agertu dira birusaren aldaera berriekin, kasuak nabarmen areagotzen ari baitira.

Hainbat pertsona, musukoarekin, Tokion (Japonia). Argazkia: EFE
Hainbat pertsona, musukoarekin, Tokion (Japonia). Argazkia: EFE
Hainbat pertsona, musukoarekin, Tokion (Japonia). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tokion, koronabirusaren hedapenari aurre egiteko asmoz indarrean dagoen larrialdi egoera abuztuaren amaierara arte luzatzea erabaki du ostiral honetan Japoniako Gobernuak, eta neurri hori inguruko eskualdeetara zabalduko duela iragarri du, positiboen kopuruak gorakada nabarmena izan duela ikusita.

Japoniako hiriburuak Olinpiar Jokoak segurtasun-neurriak indartuta hartzen dituen bitartean hartu dute erabakia, birusari aurre egiteko asmoz, eta Osakako prefekturan (mendebaldean) ere eragina izango du. Testuinguru horretan, gainera, murrizketa gehiago ezarriko dituzte tabernetan eta jatetxeetan.

Yoshihide Suga Japoniako lehen ministroak adierazi duenez, neurri berriak "kasuen hedapen azkarrari aurre egiteko asmoz hartu dira". Tokiko agintariak oso kezkatuta agertu dira birusaren aldaera berriekin, kasuak nabarmen areagotzen ari baitira.

Tokioko eta Osakako metropoli-guneetan (jende gehien bizi den tokietan), positiboak "inoiz baino azkarrago" hedatzen ari dira, eta, aldi berean, "delta aldaera nagusitzen ari da kasu berrien artean". Sugaren hitzetan, "osasun-sistemaren gaineko presioa handitzea saihestea da une honetan lehentasuna".

Gaurko erabakiarekin, larrialdi sanitarioa hiriburuaren mugakide diren hiru prefekturetara zabalduko da (Saitama, Chiba eta Kanagawa), baita Osakara ere, eta alerta maila beste bost eskualdetan igoko da, baina maila gorenera iritsi gabe oraindik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Japonia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Bidaiak Asia Koronabirusa