Mundua -

LARRIALDI KLIMATIKOA

Afrikan gelditzen diren azken glaziarrak 20 urtean desagertuko dira

Afrikak berotegi efektua eragiten duten gasen % 4 bakarrik igortzen badu ere, beste inon baino gehiago antzematen dira bertan larrialdi klimatikoaren ondorioak; tenperaturaren eta itsasoaren mailaren igoera, esaterako.

Furtwängler glaziarra, Kilimanjaro mendiaren tontorretik gertu, Tanzanian. Argazkia: Yosemite
Furtwängler glaziarra, Kilimanjaro mendiaren tontorretik gertu, Tanzanian
Furtwängler glaziarra, Kilimanjaro mendiaren tontorretik gertu, Tanzanian. Argazkia: Yosemite

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Meteorologia Erakundeak (NBEren meteorologia agentzia) ohartarazi duenez, Afrikan dauden azken glaziarrak 2040rako urtu egingo dira. Afrikak berotegi efektua eragiten duten gasen % 4 bakarrik igortzen badu ere, beste inon baino gehiago antzematen dira bertan larrialdi klimatikoaren ondorioak; tenperaturaren eta itsasoaren mailaren igoera, esaterako.

Afrikan gelditzen diren azken glaziarrak Kilimanjaro (Tanzania), Rwenzori (Uganda) eta Kenya (Kenya) mendietan daude.

Urriaren 31n Glasgow hirian hasiko den klima aldaketari buruzko Nazio Batuen goi bileraren (COP26) atarian, "Klimaren egoera Afrikan 2020" txostena aurkeztu du Nazio Batuen Erakundeak.

Hondamendi klimatikoek gero eta pertsona gehiagori eragiten diete, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, eta horrek pobrezia gehiago, elikagaiei lotutako segurtasun gabezia gehiago eta nahitaezko desplazamendu gehiago eragiten ditu.

Munduko Meteorologia Erakundearen esanetan, larrialdi klimatikoari aurre egiteko 30.000 eta 50.000 milioi dolar artean beharko ditu Saharaz hegoaldeko Afrikak, baina ondorioen kostu ekonomikoa handiagoa litzatekeela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Klima-aldaketa 2024 Berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Larrialdi klimatikoa 2024 Hondamendi naturalen biktimak NBEren klimari buruzko goi-bilera Euskal Herriko kutsadura gaur