Politika -

Gibraltar

Arrantzaleek protesta egin dute, Londresek ezarritako traben kontra

Uretara hormigoizko bloke gehiago ez botatzeko eskatu diote Gibraltarri. Uztailaren 24az geroztik itsasarteko uretan arrantza egin ezinik dabiltza arrantzale espainiarrak.

Arrantzaleek protesta egin dute Gibraltarren, ezarri dizkieten traben kontra. Argazkia: EFE
Arrantzaleek protesta egin dute Gibraltarren, ezarri dizkieten traben kontra. Argazkia: EFE
Arrantzaleek protesta egin dute, Londresek ezarritako traben kontra

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Algeciraseko eta La Linea de la Concepcioneko arrantzaleek protesta egin dute igande honetan Gibraltarren, itsasartearen inguruko uretan arrantzatzeko ezarri dizkieten trabak salatzeko. Halaber, hormigoizko harri gehiago ez botatzeko eskatu diote diote Gibraltarri.

09:30ean 40 ontzi atera dira portutik eta eguerdia baino lehen itzuli dira. Guardia Zibilek babestuta egin dute ibilbide osoa.

Uztailean, Gibraltarrek hormigoizko blokeak bota zituen tokira joan dira eta Gibraltargo Poliziaren ontziekin egin dute topo. Tentsio uneak bizi izan badira ere, ez da inolako istilurik izan.

Behin lehorrera itzulitakoan, kazetarien aurrean hitz egin du Juan Morente La Linea de la Concepcioneko arrantzaleen konfradiako presidenteordeak, eta protesta baketsuak ondorio onak izatea espero du.

Bestalde, politikari espainiarrei neurriak hartzeko eskatu die, horren esanetan, Gibraltarrek ez baititu hormigoizko blokeak uretatik aterako.

Gibraltarreko Gobernua

Bestalde, Gibraltarreko Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Espainiako arrantzaleek itsasartearen inguruko uretan arrantza egiten jarraitu dezakete "beti ere Gibraltarreko legedia errespetatzen baldin badute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Politika albisteak Erresuma Batua Manifestazioak gaur Arrantza albisteak 2024