Politika -

PSE-EAJ

Zerga-ituna ez dela 'legegintzaldi osorako akordioa' argitu du PSEk

Hala ere, Jose Antonio Pastorrek uste du jeltzaleekin egingo duten akordioak "giro egokia" sortuko duela 2014ko aurrekontuak negoziatze aldera.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea. Argazkia: Efe
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea.
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak argi adierazi du EAJrekin lotuko duten zerga-ituna ez dela "egonkortasunerako edo legegintzaldi osorako akordioa", baina 2014ko aurrekontuak negoziatzeko "giro egokia" sortuko duela aitortu du.

Pastorrek Eusko Legebiltzarrean emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, itunak "arnasa eta lasaitasuna" emango dio Iñigo Urkullu lehendakariaren Eusko Jaurlaritzari, baina "ez da txeke zuri bat" izango, "Jaurlaritza geldiunetik atera eta gobernatzen hasteko aukera" baizik.

Horren harira, zerga-itunak ez duela PSE "baldintzatzen" eta kurtso politiko honetan ere oposizio gogorra egingo dutela ohartarazi du.

Dena dela, Pastor datorren urteko aurrekontuak negoziatzeko prest agertu da, baina zerga-itunak aurrekontu proiektuan isla izaten badu soilik emango dute aldeko botoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea PSE-EE Araba Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zergak gaur