Politika -
Batzar Nagusietan
Bizkaian PPrekin akordio fiskala lortzea posible dela uste du Bilbaok
EAJren eta PSEren artean adostutako erreforma fiskaletik sortutako foru arauen tramitazioa Batzar Nagusietan hasten denean, "adostasuna lortzeko bidea" dagoela uste du Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Erredakzioa
EAJren eta PSEren artean adostutako erreforma fiskaletik sortutako foru arauen tramitazioa Batzar Nagusietan hasten denean, "akordioa lortzea" posble dela uste du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak.
"Alde batetik, jarrera publikoak daude, norbaitek distantzia markatu behar duelako, soslaia", azaldu du ahaldun nagusiak Onda Vasca irratian.
"Jarrera publikoek paumaren gorteiatzearen antza du, luma on guztiak nabarmentzen dituelako", gaineratu du.
Hala ere, "PPrekin adostasuna lortzeko bidea" dagoela uste du Bilbaok, Alderdi Popularreko ordezkariekin izandako elkarrizketetan "planteamendu errealak ez direlako oso desberdinak".
"Orain Batzar Nagusietan hasi beharreko tramitazioan, foru arau fiskalak bertan onartu behar baitira, PPrekin akordio bat lortzea espero dut. Posible dela uste dut", esan du.